17 urte pasa dira aurreko lana plazaratu zutenetik, eta euren erraietara itzuli direla iragarri dute: «estilo klasikora, boskotea eraberrituta eta soinua indartuta». Abestiak konfinamendu garaian, etxeko zeldatik egindakoak direla gaineratu dute, eta hitzak maitasun eta gizarte gaien ingurukoak..
«Jakina da hegazti oro dela askatasunaren ikur. Gautxoria, bereziki, sinismen ugariren sinbolo da. Mitologia klasikoan, batetik, jakituriaren seinale. Gurean, aldiz, heriotzaren iragarle. Bata zein bestea ote den jakiteko, norberak dauka giltza».

KONTRATAZIOA
asgarthofiziala@gmail.com
609 21 19 13